Bi elkarte horiez gain beste hiru ere izan ziren: Urkulu; Larrinoko San Kristobal; eta Eguzki Alde. Eta epaimahaiko kide izan ziren Loramendi elkarteko hiru lagun. Egindako haragi-bolak afaldu zituzten gero elkartutako guztiek, eta afalostean kantari jardun zutela "giro ederrean" jakinarazi dute. Loramendiko kideek eskerrak eman gura diete parte-hartzaileei, batez ere Eguzki Alde elkarteari, eta "egon ez zirenak anima daitezela hurrengorako".
Bolo eta doke txapelketak
Elkarte arteko olinpiadak beste bi proba izango ditu. Batetik, maiatzaren 26an, Euskararen Egunean, egingo duten bolo txapelketa; eta bestetik, ekainaren 16an jokatuko den doke txapelketa. Orduantxe bukatuko dituzte aurtengo olinpiadak eta irabazlea izendatu.