Erregional preferentean jokatzen duen UDAko futbol taldea Legazpira joango da zapatuan Ilintxaren aurka jokatzera (16:30, Bikuña futbol zelaia), eta zaleen berotasuna gura dute hiru puntuak eskuratu eta mailari eusteko. Hala, autobusa antolatu du Aretxabaleta Kirol Elkarteak eta lehenbailehen komeni da izena ematea Gurea tabernan. Autobusa Ibarratik aterako da zapatuan 14:45ean.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.