Atzerritartasun legearen gaineko argibideak emango ditu Biltzen zerbitzuko legelariak, eta atzerritarren gizarteratze prozesuan legeak duen eragina jakinaraziko du: bizitzeko eta lan egiteko baimenak; baimenak berritzea; familiak ekartzea; ikasketa egonaldiak; zigorrak; kanporatzeak… Atzerritar eta interesatu guztien zalantzak argituko ditu gainera.
Batzarra Arkupen da (10:00-12:00) eta interesa duen edonori dago zabalik.