Isasmendi abizenaren nondik norakoak azalduko ditu Benavente katalanak bihar

Mirari Altube Arrese 2012ko apirilaren 27a

Ramon Benavente Freixas kataluniarrak Isasmendi abizenaren gaineko ikerketa egin du eta liburuan jaso dute orain: Goroetako Isasmendi baserria. Isasi Isasmenditarren jaiotetxea. Horren berri ematera dator bihar, Arkupera (12:00).

Benavente genealogista kataluniarrak bi urteko ikerketa sakona egin du, eta horren ondorioa da abizen horrekin lotuta jaso dituen 308 orrialde eta 48 zuhaitz genealogikoak. Guzti hori lortzeko, Euskal Autonomi Erkidegoko 18 artxibo, Espainiako beste zazpi eta Argentinako bat kontsultatu ditu.

Hala, jakin du egun Isasmendi deitura bakarrik dutenak ere Isasi Isasmendi zirela jatorrian: "Isasmendik adar bakarra dauka: Goroeta elizatetik datorrena. Ez dago besterik, eta hori ez da batere normala; bakarra dela esango nuke. Isasi abizenak, ostera, hainbat adar ditu Euskal Herri osoan sakabanatuta". Eta jakinarazi du Isasmendi abizenaren sei aldaera sortu direla azken bost mendeetan: Isasmendi; Ysasmendi; Isasi-Isasmendi; Isasi Isasmendi; Ysasi-Ysasmendi; eta Ysasi Ysasmendi. Horren guztiaren gainean jardungo du bihar Arkupeko Zaraia aretoan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak