Euspot lehiaketako lan onena aukeratu dezakezue

Usoa Agirre 2012ko apirilaren 24a

Mondragon Unibertsitateko Huhezi fakultateak, Aretxabaletako Udalak eta Arteman Komunikazioa enpresak antolatutako Euspot euskarazko spot lehiaketara aurkeztutako lan guztiak Interneten ikus daitezke dagoeneko. Bederatzi spot jaso dituzte eta lanak ikusteaz gain, publikoaren sarirako botoa eman daiteke www.euspot.eu webgunean; maiatzaren 6a izango da botoa emateko azken eguna.

Maiatzaren 8an, martitzena, egingo da sari banaketa ekitaldia Aretxabaletako Arkupe kultura etxean eta bertan hiru sari banatuko dituzte: lan onenarentzat 1.800 euro; Mondragon Unibertsitateko ikasleek egindako lan onenarentzat 800 euro; eta, azkenik, publikoaren gogokoenak 500 euro jasoko ditu. Epaimahaiak horrela erabakiz gero, sariak desertu geratuko dira. Arloko profesionalek, MUko irakasleek, Aretxabaletako udal ordezkariek eta hedabideetako profesionalek osatuko dute epaimahaia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak