Liburuaren egunean, irakurri eta irakurri

Txomin Madina Milikua 2012ko apirilaren 23a

Irakurketa Maratoia egin dute gaur arratsaldean adin guztietako herritarrek.

Ikasleak, irakasleak, gurasoak, taldeetako ordezkariak, eragileak… Hainbat eta hainbat izan dira gaur arratsaldean zehar Aretxabaletan egin duten Irakurketa Maratoian parte hartu duten herritarrak. Hasiera baten Durana kalean egitekoak ziren arren, azkenean, eguraldiaren ondorioz,  herriko plazako arkupetan egin behar izan dute maratoia. Bertan, partaide bakoitzak berorrek aukeratutako liburu baten pasarte bat irakurri du. Hala, egon da Printze txikia bezalako klasiko baten zati bat  irakurri duenik, baita hainbesteko arrakasta izaten ari den Gose jokoak liburua irakurri duenik ere.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak