Basotxoko taberna kudeatzeko lehiaketa deituta

Mirari Altube Arrese 2012ko apirilaren 23a

Basotxo erretiratuen egoitzako tabernaren kudeaketa kontratatzeko deia egin du Udalak eta eskaerak aurkezteko epea egubakoitzean, apirilak 27, bukatuko da.

Durangoko Txukunberri enpresak hartu zuen tabernaren ardura 2010eko martxoan baina urtarril inguruan utzi egin zion kudeatzeari. Enpresa harendako lan egiten zuten langile bik hartu zuten orduan ardura eta orain lehiaketa deitu du Udalak.

Lehiaketaren oinarriak apirilaren 12ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zituzten eta bertan zehaztu dute irabaziak izanez gero %70 Udalari emango dizkiotela. Gastuak, ostera, (argindarra, ura…) erdibana ordainduko dituzte Udalak eta kudeaketaren arduradunak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak