Astean Bartzelonan izango dituzten emanaldien aurretik Almen ikastetxean izan ziren egubakoitzean gazteen aurrean jarduteko. Ipuin musikatuak eskaini zizkien, baita asmakizunak ere musikak lagun eginda. Ez zen izan ohiko kontzertua gazteendako, baina gustura jarraitu zituzten Beñat Zamalloaren narrazioak. Zapatuan beste ekitaldi bat egin zuten Garesen (Nafarroa).
Astean, ostera, Bartzelona aldean ibiliko dira eta hiru emanaldi eskainiko dituzte:
- Apirilak 26, eguena (19:30): ETSAB 'Setmana de dia'
- Apirilak 27, egubakoitza (20:00): Casal de Joves de Gracia
- Apirilak 28, zapatua (20:00): Euskal Etxea
Lehenengo bi ekitaldiak katalanez eta euskaraz izango dira eta katalanez jarduteko Lore Mar aretxabaletarraren laguntza izango dute.
Bestalde, maiatzaren 4an Bergaran egitekoak ziren ekitaldia bertan behera geratu da.