Beñat Arnaiz Espainiako txapeldun, taldeka

Aketz Zubia 2012ko apirilaren 23a

Beñat Arnaiz aretxabaletarra, Saltoki Trikideak talde nafarreko kidea, Espainiako txapeldun izan zen atzo, Sorian ospatutako Espainiako taldekako Duatloi txapelketan. 

Erlojupeko proban 57:20 denborarekin nahikoa izan zuen talde euskaldunak Espainiako txapeldun bihurtzeko. Saltoki Trikideak taldea nagusiki nafarrez osatua dagoen arren, Beñat Arnaiz aretxabaletarra ez da nafarra ez den partaide bakarra. Izan ere, Gorka Bizkarra mañariarrak ere parte hartzen du seikotean.

Gainontzeko sailkapenari dagokionez, bigarren eta hirugarren postuak CT Diablillos de Rivas eta AD Sevilla Zambru's Bike taldeek lortu zuten, hurrenez hurren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak