Irunen galduta, bigarren postuan amaitu eta Hirugarren Mailara igotzeko aukerak galdu ditu UDAk (3-1)

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko apirilaren 22a

Galdu egin zuen Aretxabaletak Real Unionen aurka (3-1). Ondo irten zen UDA eta aurretik jarri ziren Juanan Cruzen mutilak, Aitor Perezek hegaleko sake batetik eratorritako jokaldi bat aprobetxatu ostean. Hala ere, kontraeraso baten aurrelari irundarra atezainaren aurrean geratu eta ez zuen barkatu, atsedenaldiaren aurretik 1-1koa jarriz. 

Bigarren zatia ere nahiko ondo hasi arren, akats baten eta aurrelari irundarraren jokaldi onaren ondorioz 2-1koa heldu zen eta 3-1koa beste kontraeraso bat aprobetxatuz egin zuen etxeko taldeak. Porrotarekin agur esaten diote aretxabaletarrek bigarren postuan geratu eta Hirugarren Mailara igotzeko lehian aritzeko aukerari.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak