Bi enpresa aurkeztu ziren lehiaketa deira: Goiena Sport batetik, eta hiru enpresek bat egindako elkartea bestetik: LKS, Athlon eta Ondoan. Izendatzen dutenak 10 urtetan kudeatuko du Ibarra kiroldegi berria: bertako kirol jarduera guztiak antolatuko ditu eta tarifak zehaztu.
Hona osoko bilkuran eztabaidatuko dituzte gai guztiak:
- Kiroldegiko kudeaketa osoaren kontratua esleitu.
- Goazen plazara mozioa.
- Udal euskaltegien afera.
- Kurtzebarri eskolako lanei buruzko erabakia.