Kalean aparkatutako autoetan ostu dute berriro

Mirari Altube Arrese 2012ko apirilaren 19a

Orain dela hilabete eskas legez lapurrak ibili dira gauean hainbat automobiletan. Zazpi bat automobiletako leihoak apurtu dituzte irratiak osteko asmoarekin. San Migel, Txarapea, Lausitta eta Loramendi kaleetan izan dira lapurretok eta Ertzaintzak ikerketa abiarazi du.

Martxoaren 22tik 23ra bitarteko gauean hamabi bat autotan ostu zuten, eta orain berriro izan dira lapurretak kalean aparkatutako autoetan. Gainera, apiril hasieran garajeetan ere sartu ziren lapurrak. Herritarrak kezkatzen hasita daude.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak