Literatura Astea abian

Aketz Zubia 2012ko apirilaren 19a

Atzo, eguaztena, eman zitzaion hasiera Udalak herriko hainbat eragilerekin batera antolatutako Literatura Asteari. ‘Trukatu, gomendatu, irakurri, gozatu’ izena jarri diote eta apirilaren 28a bitartean hainbat ekitaldi izango dira.

La peste que asoló Euskal Herria a finales del S. XVI hitzaldiak hasi zuen atzo Literatura Astea, J.A.Azpiazuren eskutik. Zapatuan izango da hurrengo hitzordua: 11:30ean liburutegian haurrei zuzendutako Munduan zehar……entzun nuen ikuskizuna.

Datorren asteari dagokionez, astelehenetik barikura bitartean, liburu eta disko trukatze azoka izango da Durana kalean. Eta astelehena, apirilak 23, Liburuaren Eguna izango dela kontuan izanik, herritarrek irakurketa maratoian parte hartzeko aukera izango dute, 18:00-19:30 bitartean.

Lehiaketa

Antolatzaileek, gainera, irakurritako liburuen laburpen eta gomendioak egitera animatzen dituzte herritarrak. Lehiaketako irabazleak 60 euroko balea eskuratuko du literatura-materiala kontsumitzeko.

Literatura Asteari bukaera emateko, hurrengo zapatuan, apirilak 28, El Caserío de Ysasmendi de Goronaeta. Cuna de Ysasi Ysasmendi liburuaren aurkezpena izango da 12:00tan Arkupen. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak