Nafarroako erresumaren 500. urteurrena gurean ere gogoan izango dute Nafarroa Bizirik egitasmo barruan. Hori horrela, bandera jarri dute plazan dagoen hagan, ikurrinaren alboan, eta urte guztian izango da bertan; uztailaren 25ean, gainera, xingola beltza jarriko diote banderari Albako Dukearen armada Nafar hiriburuan sartu zela gogorarazteko.
Era berean jakinarazi gura dute ekainaren 16an, Iruñean, Nafarroa Bizirik leloarekin ibilaldi nazionala egingo dela.