Eta elurra ere ikusi dugu apiril hotz honetan. Kurtzetako mendatean elurra egin zuen domeka goizean eta mendi tontor garaienak zuri-zuri ageri zaizkigu: Kurtzebarri, Udalatx, Aloña. Aizkorri...
Azken egunotako euriteak direla-eta, Gipuzkoako urtegiak bete-beteta edo ia beteta daude. Aixola, Barrendiola, Lareo edo Arriaran, goraino daude eta Urkulu %95eraino dago beteta.
Eguraldiak atzo eta gaur eguerdira arte atseden tartetxo bat emango duela iragarri du Pello Zabalak, asteburuko botaldiaren ostean. Baina, eten txiki honen ondoren, gaur eguerdi-arratsaldetik aurrera, berriro ere hotza eta euria izango ditugula iragarri du. Borraska euritsua dator datozen egunotarako.
Bihar eta ondorengo egunetan, hortaz, euripean igaroko dugu.