Uztaileko udaleku irekietarako begiraleak gura dituzte

Mirari Altube Arrese 2012ko apirilaren 16a

Gazteria Zerbitzuak begiraleak behar ditu uztailaren 2tik 20ra bitartean egingo dituzten udaleku irekietan lan egiteko. Izena eman eta curriculumak aurkezteko epea apirilaren 27an bukatuko da.

Hona begiraleek bete beharreko baldintzak:

  • 18 urte beteta izatea
  • Euskaraz jarduteko inolako arazorik ez izatea
  • Umeekin jolas egiteko gaitasuna izatea

Gainera, baloratuko dituzte:

  • Aretxabaletarra izatea
  • Ikasketak
  • Begirale jardunean duen eskarmentua
  • Galartzan egindako ikastaroan egon izana

Curriculumak apirilaren 27a baino lehen eroan behar dira Gazteria Zerbitzura (udaletxeko lehenengo solairua) edo posta elektroniko bidez bidali: gazteria@aretxabaleta.net

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak