Azken biak heldu ziren finalera eta Eibarrek irabazi zuen txapelketa, baina hori ez zen hain garrantzitsua. "Helburua zen jokalari guztiek leialtasunez, giro onean, jokatzea, eta horrelaxe izan da. Joko zikinik gabeko txapelketa izan da, eta oso pozik gaude", aitortu du txapelketa UDArekin batera antolatu duen Smash enpresako Jon Ander Azkoitiak. "Txapelketak jarraipena izatearen alde dago, gainera, UDA", gaineratu du.
Zapatuko eta domekako zaparradek ez dute txapelketa zapuztu, ez harmailetako giroa ezta berdegunekoa ere. "Aupa, Josu!", "aurrera, Xabi!", "baloia gurea da!", oihuka ikusleak batetik, eta bostekoak eta besarkadak, bestetik, jokalari guztien artean.