Aretxabaletan egoitza duten enpresa ekimen berriei zuzendutako laguntza (berdin da ekintzailea Aretxabaletan erroldatuta egon edo ez) gehienez ere urte beteko jarduna dutenak aurkeztu ahal izango dira. Laguntza horrek, hasierako inbertsioen parte bat eta eratze gastuak subentzionatuko ditu. Era berean, enpresa berriek gutxienez 3 urtean egoitza eta lantokia Aretxabaletan mantentzeko konpromisoa hartu beharko dute.
Udalak 25.000 euro bideratu ditu horretara.
Kontratazio berriei zuzendutako laguntzak
Diru-laguntza horiek ondorengo baldintzak betetzen dituzten enpresek eskatu ahal izango dute: lantokia Aretxabaletan duten 50 langile baino gutxiagoko enpresak (edozein dela ere beraien figura juridikoa), baita autonomoak ere.
Enpresa horiek kontratatutako pertsonek Aretxabaletan erroldatuta egon beharko dute eta egingo zaien kontratua mugagabea (jardun osokoa zein partziala) edo gutxienez urte betekoa izango da (jardun osokoa zein partziala).
25.000 euro bideratu dituzte deialdi honetara ere.
Deialdia martxoaren 27ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zuten eta Udalaren webgunean daude eskaera orriak –www.aretxabaleta.net–. Argibide gehiago gura duenak Udaleko Enplegu eta Garapen Ekonomiko Sailera jo dezala (Argiñe Larrea).