Jose Migel Uribarren, GBB: "Alderdiko gizona naiz"

Goiatz Arana Begiristain 2012ko apirilaren 3a

Gipuzku Buru Batzarrak presidente eta zuzendaritza-kide berriak izendatu eta astebetera, hitzordua egin dugu talde horretan dagoen debagoiendar bakarrarekin: Aretxabaletako Jose Migel Uribarrenekin. Karmelo Azkoitiaren ondoren, GBBn egongo den bigarren aretxabaletarra da, eta alderdiko gizon moduan definitu du bere burua.

Alderdiko gizon moduan definitu du Jose Migel Uribarrenek bere burua, zinegotzi izan gabe ere alderdi barruan lan asko dagoela egiteko esanez. GBBko zuzendaritza taldean egongo den bigarren aretxabaletarra izango da Uribarren; Karmelo Azkoitia izan zen lehena. Egiteko horretan estreinatu berri, lan egiteko gogoz eta ilusioz dago, oraindik zein eginkizun izango dituen finkatzeke dagoen arren; eta kide zahar eta berriak lehengo taldearen ildokoak badira ere, zuzendaritza taldearen erdia berritu izana igarriko da, bere esanetan, pertsona guztiak ezberdinak direlako.

Gipuzkoan moduan, gainontzeko lurraldeetan ere batzarrak egin eta gero, Jaurlaritzarako lehendakarigaia aukeratzeko prozesua da orain EAJren egiteko nagusienetako bat. Bi hilabete iraungo du prozesu horrek gutxienez, baina Uribarrenek kontatu digunez espero dute uda aurretik aukeratuta izatea. Hautagai izateko dantzan dabiltzan izenen inguruan ez digu askorik argitu nahi izan; Iñigo Urkulluri buruz dio EBBko lehendakaria dela uneotan, eta Juan Jose Ibarretxeri buruz ez luketela nahi ez PPk, ez PSE-EEk ezta ezker abertzaleak ere. Datozen hauteskundeei begira, ez du alderdi estatalisten beldurrik.

Zer gertatuko den ikusteke dago oraindik; elkarrizketa amaitu aurretik, hori bai, ongi-etorria eman nahi izan dio barikuan aske geratu zen Jose Inazio Gaztañagari eta besarkada beroa haren senitartekoei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak