Otoitzaldiak, gurutze-bidea eta beste hainbat elizkizun Aste Santuetan

Mirari Altube Arrese 2012ko apirilaren 3a

Aste Santurako egitaraua gertu daukate Leintz pastoral barrutiko kideek. Agustindarren monasterioan eta parrokian izango dira elizkizunak eta Isurietara gurutze-bidea aurten ere egingo dute Egubakoitz Santuan.

Hona parrokiako kideek gertatutako egitaraua:

Apirilak 5, Eguen Santua

  • 11:00-12:00: bakarkako aitortzak parrokian.
  • 18:00: azken afariko eukaristia, monasterioan.
  • 19:0: eukaristia nagusia, parrokian.
  • 21:30: otoitzaldia, monasterioan.

Apirilak 6, Egubakoitz Santua

  • 09:00: gorespenak, monasterioan.
  • 11:00: gurutze-bidea Isurietara parrokiatik irtenda.
  • 16:00: Jaunaren nekaldiko elizkizuna, monasterioan.
  • 17:00: Jaunaren nekaldiko elizkizuna, parrokian.

Apirilak 7, Zapatu Santua

  • 09:00: gorespenak, monasterioan.
  • 21:00: pazko gaubeila, monasterioan.
  • 21:00: pazko gaubeila eta bataioak, parrokian.

Apirilak 8, Pazko Domeka

  • 09:00: eukaristia, monasterioan.
  • 11:30: meza nagusia, parrokian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak