"Urtean zehar Aretxabaletan egingo ditugun ekintza, jai eta ospakizunetan herrikideok izan behar dugu ardatz, eta horretarako, beharrezkoa dugu antolakuntzan ere parte hartzea", dio Zigor Quintanilla kultura zinegotziak. Hilaren 19koa lehenengo batzarra izango da eta Udalak dituen asmoen berri emango dute; era berean, herritarren iritziak, kezkak eta ekarpenak jaso gura dituzte.
Hala, honako galderak eta beste hainbat erantzuten saiatuko direla diote: zein hutsune igarri dituzu kulturan? Zer hobetuko zenuke? Nolako dinamika sortu beharko genuke elkarlanerako eta herrikideok kulturan ardatz izan gaitezen?…
Bide batez gogorarazi dute kulturaren gaineko edozelako zalantzak izanez gero Arkupe kultura etxeko zuzendaritzara jotzeko –943 08 10 01 edo kultura@aretxabaleta.net–.