Aretxabaletak 2-1 irabazi dio Elgoibarri. Partiduan aukera ugari izan dituzte Aretxabaletako jokalariek eta azkenean Julen Erañak eta Oxel Apraizek sartu dituzte golak. Juanan Cruz entrenatzailea gustura gelditu da lortutakoarekin: "Pozik nago taldeak egin duen lanarekin; jende gutxirekin entrenatu dugu, lesio asko ditugu, baina ikusi da ondo erantzun dutela hamaikakoak eta zelaira ondoren irten diren jokalariek". Kronika zabala, Asteleheneko Goiena paperean.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.