Aretxabaletak golak egiteko aukera asko sortu zituen, baina lehena Beriok egin zuen. UDAk baloia galdu zuen zelai erdian, eta kontraerasoa baliatuz aurreratu zen Idiakezen taldea. Aretxabaletarrek berdintzeko aukerak izan zituzten atsedenaren aurretik, baina ez zuten asmatu.
Bigarrenean gehiago
Bigarrenean, Berio atzean sartu zen. UDAk berdinketa egiteko gol aukerak sortu arren, donostiarrek egin zuten bigarren gola. Oxelek burukada bat bidali zuen eskuaira, baina atezainak gelditu zuen. Korner erdiraketa batean, UDAko aurrelariaren burukadak langan jo zuen.
Aukerak aukera, golik ez zuen sartu UDAk eta puntu barik geratu zen.