Euskal Herri osoan bezala, Aretxabaletan ere guztiz errotuta dagoela Euskadiko Kutxa diote bertako kideek: Arantza, Andres, Ane, Izaskun eta Conchi. "Egunez egun erakusten du bestelako erakundea dela. Izan ere, aretxabaletarrei ateak parez pare zabaltzen dizkiegu. Eta urteak joan, urteak etorri, bezero-sarea handituz joan da". Azken asteotan, gainera, beste kide bat dute: Lagun Aro Aseguruen zerbitzua eskaintzen duen Naiara.
Hala, lan-taldeak eskerrak eman gura dizkiete herritarrei: "50 urteko ibilbide luze eta oparo honetan bidelagun izan ditugun aretxabaletar guztiei eskerrik zintzoenak, erakutsitako konfiantzagatik zein fideltasunagatik".
Euskadiko Kutxak bezeroekin eta gizartearekin "konpromiso berezia eta sinesgarria" daukala esan dute; eta gaineratu: "Horregatik lortu du urteotan zerbitzu kalitatean lider izatea: arreta pertsonalizatua eskaini eta erabateko konfiantza transmititzen duelako".