Munduko jolasen jaialdia egingo dute gaur ludotekako kideei esker

Mirari Altube Arrese 2012ko martxoaren 30a

Algara ludotekak munduko jolasen jaialdia egingo du gaur, Gernika plazan. Hainbat herrialdetako jolasak ikasteko aukera izango dute neska-mutikoek –bazkide izan edo ez–.

Ludoteka aurrean, Gernika plazan, egingo dituzte jolasok (17:00).

Hona:

  • Pondas: Mozambikeko jolasa
  • Yih: Txinako jolasa
  • Steak: Finlandiako jolasa
  • Papua: Ginea Berriako jolasa
  • Botilaren jolasa: Bolibiako jolasa

Horiez gain arabiarrez idazten ikasteko tailerra ere izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak