Nafarroako konkistaren urteurrenaren eta Bateragune auziaren mozioak onartuta

Mirari Altube Arrese 2012ko martxoaren 28a

Asteleheneko ohiko osoko bilkuran lau mozio eztabaidatu eta onartu zituen udalbatzak –PSE-EEko zinegotzia falta zen–. Batetik, Nafarroako 500. urteurrenaren gainekoa eta hainbat ekitaldi egitea onartu zuten; eta bestetik, sektore publikoaren erreformaren gainekoa, Garoñako zentral nuklearrari buruzkoa eta Bateragune auziari dagokiona.

Aretxabaletako Nafarroa birizik ekimenak 1512-2012 Nafarroaren Konkista Adierazpena aurkeztu zion udalbatzari. "Azken euskai lur independenteak inbaditu zituzteneko bosgarren mendeurrena beteko den 2012. urte honetan, adierazpen hau izango da urtean zehar egingo diren ekimenen abiapuntua. Eta helmuga, ekainaren 16an, Iruñean, Nafarroa Bizirik Ielopean egingo den ibilaldi Nazionala". Hala, adierazpen horrekin bat egiteko eskatu zien erakundeei eta herritarrei eta zera eskatu:

  • Dei egiten diogu udal honi zein jendeari eta gainontzeko talde eta erakundeei 1512-2012 Nafarroa Bizirik ekimenaren ikurra ikusgai izatera.
  • 2012an, Herriko Plaza aurrean dagoen hagan Nafar bandera ezartzeko onespena ematea ikurrinarekin batera.
  • Bereziki,  uztailaren 25ean, Albako Dukearen armada Nafar hiriburuan sartu zen 500. urteurrena izanik, nafar bandera dolu xingolarekin plazako hagan bakarrik jarri ahal izatea (ikurrinik gabe).
  • Eta bestetik, dei egiten diogu Udal honi zein pertsona, talde, elkarte eta irastituzio orori, agiri honi zein ekainaren 16ko Euskal Herriko ibilaldi nazionalari atxikitzera. Bereziki, apirilak 8, Aberri Eguna eta uztailak 25ean uclaletxeko balkoiko hagan Nafar bandera jarri ahal izatera.

Bateragune auzia

Bigarren mozioa sektore publikoaren erreformara bideratutako neurrien kontrako mozioa aurkeztu zuen Bilduk "zein baino zein murriztaileagoak direlako". Hala, Espainiako gobernuak iragarritako neurriak errefusatu zituzten eta ongizate estatuaren defentsan kontsentsua mantentzea eskatu.

Garoñako zentral nuklearra berehala ixteko eskatu zuten hirugarren mozioa onartuta; eta kontsumoaren gutxitzea eta energia iturri berriztagarrietan oinarritutako energia aurrezpenaren aldeko apustu garbia egiteko.

Eta bukatzeko, gaur, Madrilen Auzitegi Gorena aztertzen daibilen Bateragune auziaren aurrean zera onartu zuten aho batez: "Udal honek, herritarren gehiengoaren eskaera kontutan hartuz, Bateragune auzian Entzutegi Nazionalak emandako ebazpena bertan behera utzi eta Arnaldo Otegi, Rafa Diez, Miren Zabaleta, Arkaitz Rodriguez eta Sonia Jacinto aske uzteko".

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak