Ikastaroa praktikoa izango da –Arkupen dagoen gaztelekuko sukaldea erabiliko da– eta debalde. Lehentasuna langabeek izango dute baina herriko ostalaritza establezimenduetan lan egiten duten langileek parte hartzeko aukera ere izango dute.
Hainbat saio izango dira:
- Apirilaren 16tik 20ra: oinarrizko euskara ezagutzak ostalaritzarako
- Apirilaren 23tik maiatzaren 22ra: pintxo, plater konbinatu, ogitarteko eta sandwichen elaborazioa
- Maiatzaren 23an: lana bilatzeko saioa enplegu teknikariarekin
- Maiatzaren 24an eta 25ean: elikagaien manipulazio txartela ateratzeko eskolak
Azken eguna apirilaren 12a
Izena emateko udaletxera jo edo larrea@aretxabaleta.net helbidera idatzi; azken eguna apirilak 12.
Bestalde, jakinarazi dute herriko komertzioren bateko langileren batek elikagaiak manipulatzeko txartela ateratzeko ikastaroa egin gura badu Udaleko Enplegua eta Garapen Ekonomikorako teknikariarengana jotzeko.