Ana Bolinaga alkateak proposatu zuen erabakia atzeratzea. Gurago duela kanpoko aditu batek baloratzen badu, "oso muturreko puntuaketa atera delako balorazioan", zioen.
Aralarko Inaxio Garro kezkatuta agertu zen horrek ekarriko duen atzerapenarekin: "Zein onura ekarriko du horrek? Noiz arte atzeratuko du irekiera?", galdetu zuen eta gaineratu: "Oinarriak onartu zirenean eskatu nuen nik kanpoko aditu baten laguntza eta orduan ezetza jaso nuen; orain behar da? Gainera, guztiok garbi badugu geure erabakia zergatik atzeratu gehiago"
Alkateak erantzun zion zazpi edo zortzi egunetako kontua izango dela eta muturreko puntuazio horiekin ez duela egokia ikusten proposamen bat azaltzea udalbatzari; eta gaineratu zuen: "Maiatzean espero dugu zabaltzea eta zabalduko da".
EAJko Mikel Uribetxeberriak zera galdetu zuen: "Oinarriak gutxi landu direlako eta zehatzak ez direlako etorri da arazoa?" Alkateak erantzun zion oinarriak ondo daudela, iritzi ezberdin eta kontrajarriengatik etorri dela kontua eta onartu zuen kontsentzua lortzeko lana falta izan dela.
Bozketa egin ondoren onartu egin zuten atzeratzea Bilduko botoekin; Aralar eta EAJ abstenitu egin ziren.