Bi horien eskaintzak aztertzeko mahaia osatu zuten urtarrilean honako kideek: Ana Bolinaga, alkatea; Tomas Fernandez, Kirol zinegotzia; Olaia Sagredo, Berdintasun zinegotzia; Xabier Mendizabal, Udal idazkaria; eta Juan Antonio Martinez de Agirre, diruzaina. Bi hilabete pasatxoan ibili dira lanean bi eskaintzak ondo aztertu guran, eta gaur proposamen bat aurkeztuko diete udalbatzako gainerako kideei osoko bilkuran onartzeko.
Maiatzean zabalik
Hautatutako enpresa horrek 10 urtetan kudeatuko du Ibarra kiroldegi berria. Bertako kirol jarduera guztiak antolatuko ditu eta tarifak zehaztu ere bai; hala, apiril inguruan hasiko dute abonatze kanpaina.
Udalaren asmoa da maiatzean zabaltzea kiroldegia eta herritarrei erakustea eraikina ordaintzen hasi aurretik.
Lau mozio eztabaidagai
Gai horrez gain lau mozio izango dituzte eztabaidatzeko gaur, eta Basotxo erretiratuen elkarteko tabernaren lehiaketa-oinarriak onartuko dituzte.