Plazako lorategi "arriskutsuak" berritzen dabiltza

Mirari Altube Arrese 2012ko martxoaren 23a

Herriko Plazan kristal txiki birziklatuekin egindako lorategiak berritzen dabiltza hainbat langile gaur, egubakoitza. Kristal horien ordez harri txikiak jarri dituzte arriskuak ekiditeko.

Hainbat arazo eman dituzte plazako lorategiek; izan ere, kristal txikiak askatu egin ziren eta hainbat umek zauriak izan zituzten. Herritarrak kexaka ziren aspalditxoan eta gaur berritzen dabiltza lorategi horiek. Harri txikiak jarri dituzte kola bereziarekin itsatsita, eta langileek ziurtatu dute ez direla irristakorrak izango lorategi horiek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak