Hamabi bat autotan ostu dute

Mirari Altube Arrese 2012ko martxoaren 23a

Hamar-hamabi autoetako leihoak apurtu eta gehienetan irratiak ostu dituzte atzo gauetik gaur goizera bitartean. Araba ibilbidean, Santa Kurtz kalean… herrian zehar aparkatutako autoetan izan direla lapurretak jakinarazi dute udaltzainek.

Automobil guztietan ez dituzte ostu irratiak, baina bai gehienetan. Itxura batean baloredun beste ezer ez dute eraman lapurrek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak