Kontroletik ihes egiten ahalegindu zen 22 urteko gaztea, atxilotuta

Ubane Madera 2012ko martxoaren 19a

Poliziaren kontroletik bazterbidetik ihes egiten ahalegindu ostean, 22 urteko gaztea atxilotu zuten atzo, domeka, baimen barik autoa gidatzearren. 

GI-2620 errepidean zuen Ertzaintzak kontrola ipinita, segurtasun uhalen erabilera zaintzeko kontrola, hain justu ere. 10:30ean, gelditzeko agindua eman zioten auto bati, baina hark kasu egin barik, abiadura handitu eta ihes egiten ahalegin zen.

Aretxabaletan lokalizatu zuen poliziak automobila, eta berau gidatzen zihoan 22 urteko gaztea atxilotu zuen. Kontua da gidabaimena epailearen aginduz erretiratuta duela gazteak.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak