Ikus-entzuleek saioan parte hartzeko eta alkateari galderak egiteko aukera izango dute, saioa zuzenean baita (21:30). Hainbat modutara egin ahal izango dute hori:
Zuzenean:
- Telefonotik deituz: 943 25 05 03.
- Twitter bidez: #harira hashtag-a erabilita.
Aurretik:
- Posta elektronikoz: harira@goiena.com helbidean.
- Goiena.net-en, albiste honen barrenean, zeure galdera edo iruzkina erantzunetan utziz.
Herritarrek parte hartzeko hainbat modu daude. Orain, galderak edo kezkak luzatzeko gonbita luza nahi dizuegu Goienatik. Ea, ba, parte hartu.