Kadete mailako futbol partidu bat bertan behera istiluengatik

Edu Mendibil 2012ko martxoaren 18a

Aretxabaletak eta Eibartarrak lehen mailako kadete taldeek gaur goizeam jokatutako partidua bertan behera utzi dute, 17 minuturen faltan, talde bateko eta besteko gurasoen artean izandako istiluengatik. Momentu horretan 0-3 ziren aurretik eibartarrak eta bi taldeetako ordezkariek ontzat emango dute emaitza hori Gipuzkoako Federazioaren aurrean. Ertzaintza ere joan behar izan du Ibarrara gaur goizean, zaleak baretzera. UDAko iturriek baieztatu digutenez, ez dute inolako salaketarik jarriko talde biek eta, esan bezala, 0-3ko emaitza ontzat emango dute. Eibarko jokalari bat zaurituta gertatu da baita eskuarekin aldageletako kristal bat hautsi eta gero.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak