Gipuzkoako Exekutiba berriko kideen artean daude, aipatutakoez gain, Jokin Bildarratz, Tolosako alkate ohi eta Eudeleko presidente izandakoa; Xabier Barandiaran, Markel Olano ahaldun nagusi zen denborako kabinete burua; edota Iñaki Txueka, Madrileko Kongresuan diputatu izan dena. 14 kidek osatzen dute GBB berria; bakarra da debagoiendarra.