Denboraldia bukatzeko geratzen diren zazpi partiduak finalak izango dira preferenteko taldearendako. Horietako lehenengoa Zestoan jokatuko du bihar, zapatua (15:30), eta zale guztiak bertara joateko deia egin du kirol elkarteak; badakite-eta zaleen berotasunarekin bakarrik lortuko dutela aurrera egitea.
Sailkapeneko azkeaurreko postuan dago UDAko taldea 19 punturekin, eta derrigorrez irabazi beharrean dago sailkapen zulotik ateratzeko.