Iturrigorri pilotalekuaren aurrealdea guztiz itxiko dute

Mirari Altube Arrese 2012ko mar. 16a, 14:49

Piilotalekuaren aurrealdea ixteko asmoa du Udalak eta 80.000 euro gorde ditu horretarako. Egunotan dabiltza Hirigintza saileko teknikariak dokumentazioa gertatzen hainbat enpresetara jotzeko.

Aisialdirako hainbat ekipamendu berritu eta txukuntzeko asmoa agertu zuen Udalak 2012ko aurrekontua onartu zuenean orain hiru aste. Hala, Iturrigorri pilotalekua txukundu eta Gipuzkoa plazako jolas parkea berritzeko dirua gorde dute.

Usoen arazoa konpontzea

Pilotalekuarendako 80.000 euro gorde dituzte, eta asmoa da aurrealde guztia ixtea. Hirigintza Saileko teknikariak oraintxe dabiltza dokumentazio guztia gertatzen eta lan horiek egiteko eskaintzak eskatuko dizkiete gero, hainbat enpresari.

Usoak dira arazo Iturrigorrin; izan ere, pilotalekuko sabaia bizilekutzat hartu dute hegazti horiek, eta oso zikin uzten dute inguru guztia: jarlekuak, kantxa, kalea… Orain dela urtebete sarea jarri zuten goiko partean –sabaiko argiteria fokuak dauden parean– arazoaren konponbidea izango zelakoan, baina usoak berdin-berdin sartzen dira barrura, eta zikinkeriak bere horretan jarraitzen du. Horregatik Udalak erabaki du aurrealde guztia ixtea, eta behin betiko konpontzea arazoa.

Bestalde, Gipuzkoa plazako jolas parkea zahartuta geratu dela iritzi diote erabiltzaileek eta Udalak erabaki du bertako jolasak aldatu eta zorua berritzea; 40.000 euro erabiliko dituzte horretarako. Hirigintza Saileko arduradunek jakinarazi dute datozen hilabeteotan egingo dituztela lanok, baina oraindik ez dutela ezer zehaztu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak