Jose Fernandez: "Lan arloan hobetzeko ikasi nuen goi mailako heziketa zikloa Miguel Altuna institutuan"

Mirari Altube Arrese 2012ko martxoaren 13a

Jose Fernandez aretxabaletarrak FP2 ikasketak egin zituen Aretxabaletako Lanbide Eskolan bere garaian, eta Copreci-n hasi makinari. Aurrerago Erregulazio Sistemen Goi Mailako Heziketa ziklo bat egin zuen Bergarako Miguel Altuna Institutuan. Egun Ederlan-eko mantentze-lanetarako talde-burua da.

Zer dela eta hasi zinen Lanbide Heziketa ikasten?

Makinari nenbilen Copreci-n, eta galdetu nuen mantentze-lanetarako zein aukera nituen. FP2 automozio ikasketak nituen eginak eta erantzun zidaten beharrezkoa zela goi mailako heziketa zikloa izatea. Horregatik, GMHZ bat ikasten hasi nintzen, 33 urterekin.

Nola ezagutu zenuen Lanbide Heziketa?

Bidea zehaztuta neukan, enpresaren exijentzia zelako. Miguel Altunara joan eta informazioa eskatu nuen, eta gero gainerako guztia antolatu: familia-bizimodua, laneko ordutegia…

Non egin zenituen praktikak?

Ederlan-en, lau orduko praktikak; gauez Copreci-n lan egin eta gero joaten nintzen. Ez neukan egin beharrik baina jendea ezagutu nahi nuen, erremintak, arazoak…

Lanera begira onurarik izan du Lanbide Heziketako ikasketak egin izanak?

Zalantza barik. Nik mantentze-lana gura nuen eta goi mailako heziketa zikloa egin nuen arlo profesionalean hobetzeko. Baita barne-promozioaren bidez lortu ere.

Zer hobetuko zenuke Lanbide Heziketan?

GMHZan behar den guztia ikasteko bi urte gutxi da; hiru urtetara luzatuko nuke. Eta praktikak hasieratik jarri, hainbat egunetan enpresara joanda, horrek segurtasuna ematen duelako lanean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak