Ixadebalden zozketatutako zenbaki sarituak: 40.649 eta 40.783

Mirari Altube Arrese 2012ko martxoaren 13a

Zapatuan egindako Ixadebalde merkealdien azokan zozketatutako zenbaki sarituek oraindik ez dute jaberik. Hona zenbaki horiek:40.649 eta 40.783. Horien jabeek sei opari sorten artean aukeratu ahal izango dute, tartean daude aste bukaera pasatzeko egonaldiak eta bainuetxetako jarduerak.

Opari horiek 60 euroko balioa dute, eta Durana kaleko Kioskoan dituzte sei sortak aukeraketa egiteko.

Bestalde, egubakoitzean, hilak 16, azken hilabetean banatutako txartelen zozketa egingo du Aretxarte merkatarien elkarteak. Saria da sagardotegian afaria eta nekazari etxe batean gaua eta gosaria, bi lagunendako.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak