Jardun osora dago lanean Ana Bolinaga alkatea udaletxean

Mirari Altube Arrese 2012ko martxoaren 12a

Egubakoitzaz gero goiz eta arratsalde dago Ana Bolinaga alkatea udaletxean. Batzordeetan, bileretan eta osoko bilkuretan parte hartu du orain arte ere, baina ezin izan da egon herritarrak hartzeko; hemendik aurrera bertan izango da udaletxearen ohiko ordutegian.

Iazko ekainean hartu zuen alkate ardura Bolinagak, baina uztailean jakin zuen sei hilabeteko praktikak egin beharko zituela eskolan. Hala, irailetik martxoaren 8a arte praktika horiek egiten ibili da; bien bitartean, udaletxean, Jose Luis Martin, Euskara eta Hezkuntza zinegotzia, egon da herritarren zerbitzura asteko hainbat egunetan. Egubakoitzaz, geroztik, baina udaletxean dago herritarren zerbitzura.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak