Nahiko partidu parekatua izan da. Batez ere lehenengo zatian indarrak parekatuak egon dira. Hala ere, Antiguokok aukera gehiago izan ditu gola egin eta markagailuan aurre hartzeko; baina, etxeko jokalariek zelai erdian egindako lan onari esker Antiguokoren erasoak geratzeko gai izan dira. Hala, atsedenaldira husnako berdinketarekin joan dira.
Aretxabaleta aurretik
Bigarren zatian Aretxabaleta aurretik jarri da. Jon Sanchezek egin du lehenengo gola. Ondoren, etxekoek ondo jokatu dute, aurpegia eman dute eta gol gehiago egiteko aukerak ere izan dituzte. Hala ere, gola egin dutenak ez dira etxekoak izan. Lehia amaitzeko 12 minutu falta zirenean Antiguokok 1-1 berdindu du.