Aretxabaletarrak jaun eta jabe izan ziren norgehiagoka osoan zehar eta horren adierazle da markagailuak amaieran adierazten zuena (7-1). Lehen gola berehala sartu zuten etxekoek, 15 minutu oraindik pasa gabe zeudenean. Hortik aurrerakoa errez egin zuten. Beñat Zubizarreta jokalaria fin ibili zen eta bi gol egin zituen. Igor Etxenagusia atezaina ere ondo aritu zen.
Horrenbestez, lehen mailara igotzeko bidean, ezinbesteko garaipena lortu zuen UDAk. Gainera, sailkapeneko bigarrenak berdindu egin zuen atzo, zapatua, eta hiru puntura du orain; hirugarren sailkatua zazpira. Igoera lortu nahi badu, ezin izango du hutsegiterik egin UDAk gelditzen zaizkion zazpi partiduetan