Kronika osoa eta protagonisten iritziak, asteleheneko GOIENA paperean.
Maite Franko ipuin kontalari irundarrak saio berezia egin du gaur Aretxabaletako udal liburutegian. 'Panpinak Aitorrentzat' izeneko emanaldia eskaini die lau urtetik gorako haurrei. Dozena bat umeren aurrean ipuin bi kontatu ditu: 'Otsoa' eta 'Panpina'. Horren ostean jostailu eta bestelako tresnen sexu bereizkeria gainditzea helburu duen jolas bat egin dute. Printzipioz gizonezkoendako diren tresnak emakumezkoek ere erabiltzen dituztela argitu die Frankok haurrei, eta alderantziz: "Ba al zenekiten makillajea lehen aldiz gizonezkoek erabili zutela, gerran etsaiari beldurra emateko?".
Kronika osoa eta protagonisten iritziak, asteleheneko GOIENA paperean.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.