Zapore txarreko puntua lortu du UDAk, Aurrera Ondarroak hamarrekin jokatuta

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2012ko martxoaren 4a

Sekulako gola egin du hamargarren minutuan Aurrera Ondarroak Ibarran. Handik bost minutura baina, protesta egiteagatik, jokalari bat gutxiagorekin geratu dira; hala ere, Aretxabaletak ez du aukera aprobetxatzen asmatu, bizkaitarrek gogor defendatu dute-eta.

Joko gutxiko lehenengo zatiaren ostean, indartsu ekin diote aretxabaletarrek bigarrenari eta hamabost minutura Oxel Apraizek berdindu du markagailua. Hortik aurrera, gura baina ezin ibili da UDA, gola sartzeko pare bat aukera izan badituzte ere. Puntu bat etxeratuta ere, zapore gazi-gozoarekin geratu dira, ia partidu osoa hamarreko arerioa izan dute-eta. Zapatuan, Pasajes aurkari zuzenaren etxean jokatuko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak