Interneten gaineko ikastaroak antolatu dituzte langabe eta merkatariendako

Mirari Altube Arrese 2012ko martxoaren 2a

Udaleko Enplegu eta Garapen sailak Internetekin zerikusia duten ikastaro bi antolatu ditu herriko langabe eta merkatariendako. Langabeei Lanbideren webgunea erabiltzen irakatsiko diete eta merkatariei sare sozialak. Martxoan izango dira.

Lanbidek kudeatzen duen webgunearen berri emango diete herriko langabeei eta Lanbideren bulegoetara joan barik hainbat tramite egin ditzaketela webgunearen bitartez erakutsi. Bi orduko ikastaroa da, eta lau laguneko talde txikitan emango dituzte eskolak. Martxoan izango dira (datak zehazteko daude), KZgunean (15:00-17:00).

Facebook merkatariendako

Bestalde, merkatariendako sare sozialen gaineko ikastaroa egingo dute. Facebook kontua zabaldu eta hori zelan erabili irakatsiko diete. Lau laguneko taldeak egingo dituzte hemen ere, eta bi orduko eskolak eman. Martxoan izango dira (datak zehazteko), KZgunean (14:30-16:30). Ikastaroaren helburua da sare sozialen bitartez negozioa sustatzen eta dinamizatzen erakustea herriko merkatariei.

Izena emateko udaletxera

Ikastaro bat zein bestea egin gura dutenek aurrez eman behar dute izena: udaletxera deituta 943 71 18 62 (Argiñe Larreagatik galdetu) edo honako helbidera idatzita: larrea@aretxabaleta.net.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak