Zuhaitz Eguna domekan Urkulun

Mirari Altube Arrese 2012ko otsailaren 29a

Ingurumen Sailak antolatuta Zuhaitz Eguna ospatuko dute Urkulu inguruan, martxoaren 4an. Azken urteotan legez hitzordua Iraeban baserri alboko aparkalekuan egin dute (11:00), eta handik, Markiategi baserri ingurura joango dira oinez –iaz landaketa egindako eremutik gertu–.

Naturgintza Fundazioko kideek koordinatuko dituzte lanak, eta 120 bat zuhaitz dituztela eskatuta landatzeko iragarri dute, tartean ametzak eta gorostiak. Horretarako herritarren laguntza eskatu dute eta ikastetxeetako ikasleei ere bideratu diete deialdia. Lanak bukatutakoan hamaiketakoa eskainiko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak