Joan den egubakoitzean jarri zuten abian Hiru baietz Almeriara martxa eginda, han dagoelako Kepa Urra. 55 lagunek eman zuten izena eta autobusa bete-beteta joango zen.
Gaur jarraituko dute ekitaldiekin. Hona egitaraua:
- Otsailak 28, martitzena (19:00, Arkupe)
Filma eta hitzaldia: Tortura Euskal Herrian.
Hizlariak: TAT elkarteko kide bat eta torturatu bat.
- Martxoak 1, eguena (19:00, Arkupe)
Mahai-ingurua: Sakabanaketa eta biziarteko zigorra.
Hizlariak: abokatu bat, preso ohi bat eta Aretxabaletako presoen senideak.
- Martxoak 3, zapatua
- 17:00, bolo-txapelketa
- 19:00, manifestazioa bolatokitik irtenda eta ondoren mokadutxoa