Aitor Murua aretxabaletarra lehena izan zen gazte mailan eta Unai Zunzunegi, hirugarren

Ubane Madera 2012ko otsailaren 27a

Gipuzkoako trialsin txapelketako hirugarren proba jokatu zuten atzo, domeka, Aretxabaletan. Sei mailatan sailkatuta, 40 lehiakide izan ziren mendian eta paretetan gora eta behera oreka ariketak egiten bizikleta gainean. Eta maila guztietako irabazleen artean, bailarako bi sailkatu ziren hurrengo kanporaketa jokatzeko: Aitor Murua eta Unai Zunzunegi aretxabaletarrak. Tolosan dute hitzordua, 15 egun barru.

Aretxabaletako probako gainerako irabazleen artean, berriz, bost bider munduko txapeldun izan den Jon Areitio nagusitu zen elite mailan. Eta besteak beste, Irene Caminos gailendu zen nesketan.

Jende gutxi, baina izen handia

Lehia ikusten jende gutxi izan zen, "euriak goibeldu zuen proba", Arantza Gartziak, Euskaltrial elkarteko kideak kontatutakoaren arabera. Baina, ikusle horien artean, izen handikoak izan ziren, zortzi bider munduko txapeldun den Benito Ros tarteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak