Ana Bolinaga alkatearen esanetan dirua egokitu dute obra eta proiektuetarako, eta "xemeikoz xemeiko banatu, ez dugulako gehiago zorpetu gura". Hala, behera egingo ez duen bakarra Gizarte Zerbaitzuen departamentuko aurrekontua izango da.
Azpikontratazioaren gaineko hausnarketa zabaldu gura dutela ere jakinarazi du, eta ildo horretatik, Arkupe kudeatzen duen Ama-Lur enpresari kontratua bukatzen zaionean, azaroan, ez dutela lehiaketa deirik egingo gaineratu.