'Ai ama!' saioa ikustera joateko eguna aldatuta

Mirari Altube Arrese 2012ko otsailaren 24a

Loramendiko kideek ETBko Ai ama! saioa ikustera joateko asmoa dute eta herritarrak animatu gura dituzte. Martxoaren 21ean joango zirela iragarri arren aldatu egin dute data; hona berria: martxoaren 7a, eguaztena. Izena lehenbailehen eman behar da Loramendira jota.

Martxoaren erditik aurrera eguerditan grabatuko dutela saioa jakin dute eta horregatik erabaki dute aurreratzea data. Martxoaren 7an 18:45ean atera autobusa Aretxabaletatik eta gauean, saioa bukatutakoan (zuzenean da), itzuli. Mokadutxoa eskainiko dute bertan.

Izena emateko Loramendira jo –udaletxe zaharra–: 943 77 09 70 edo 685 75 67 29 edo loramendielkartea@gmail.com.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak